Noticias
Atrás

Asteburuan bost futbol partida jokatuko dira Elorri zelaian. Gorengoen mailako neskek sailkapeneko bigarrena den Aloña Mendiren aurkakoa izango dute igandean 16:00etan. Iragan asteburuan Urnietan 6 eta 2 galdu zuten alegiarrek eta zortzigarren postuan daude. Infantil neskek Ostadar izango dute aurkari igandean 11:00etan. Urteko azken partida izango dute. Jubenil mutilek lehen faseko azken neurketa izango dute larunbatean 15:30ean Tolosa liderraren aurka. Lazkaon 2 eta 1 galdu ostean asteburuan erabakiko da igoera fasean edo kopan ariko diren urtarriletik aurrera. Infantil mutilei dagokienean, bi taldeak etxean ariko dira. Aralar Intxurre Ak Texas lasartearraren aurkakoa izango du larunbatean 11:30ean. Euskaldunaren zelaian 1 eta 3 irabazita lehen postuan dira alegiarrak. Maila bereko beste taldeak ere lehen postuari eusten dio Internacionalen zelaian bina berdindu ostean. Ostadarren aurka ariko dira egun berean 9:30ean. Erregional gizonezkoek Herrerako Sportingen aurka jokatuko dute larunbatean 17:30ean. Axularren aurka bana berdinduta, bosgarrenak dira sailkapenean. Kadeteek 1 eta 2 galdu zuten Billabonaren aurka. Lehen postuan dira azken partidaren atarian eta Ostadarren zelaian larunbatean 12:45ean egiten dutenaren arabera, igoera fasea edo kopa jokatuko dute.

Las chicas de preferente e infantiles y los chicos juveniles e infantiles serán los protagonistas de esos duelos

12·12·2018


El fin de semana se disputarán cinco partidos de fútbol en el campo de Elorri. Las chicas de preferente jugarán el domingo a las 16:00 ante Aloña Mendi. Son octavas tras perder 6-2 en Urnieta. Las chicas de Aralar Intxurre retomarán la actividad enfrentándose al Ostadar en casa el mismo domingo a las 11:00. Será el último partido del año para ellas. En categoría masculina, los juveniles disputan la última jornada de la primera fase ante el líder Tolosa el sábado a las 15:30. Vienen de perder 2-1 en Lazkao y el resultado de ese último partido determinará si juegan la fase de ascenso o la copa. En infantiles, los dos equipos masculinos siguen liderando sus grupos. Aralar Intxurre A ganó 1-3 al Euskalduna y el sábado a las 11:30 recibe a Texas lasartearra. El otro equipo empató a dos ante Internacional y el mismo sábado a las 9:30 jugará en Elorri ante Ostadar.

Los regionales visitan al Sporting de Herrera el sábado a las 17:30. Tras empatar a uno ante el Axular intentarán volver a la senda del triunfo y escalar puestos en la tabla. Los cadetes por su parte, jugarán la última jornada de la primera fase. Visitan al Ostadar el sábado a las 12:45 y tras la derrota del pasado fin de semana en casa 1-2 con el Billabona, el partido de este fin de semana definirá si acceden a la fase de ascenso o juegan la copa.