Berriak

Atzealdea

“Aingerutxoak” antzezlana eskainiko da azaroaren 10ean Elizpe zinean 22:00etan

Berrobiko antzerki taldearen eskutik iritsiko da Alegiara eta sarrera doakoa izango da

2017·11·03


Kultura batzordeak antolatzen duen Udazkeneko Kultur Egitarauaren baitan, antzerkiaz gozatzeko aukera izango da datorren azaroaren 10ean, ostirala. Berrobiko antzerki taldeak “Aingerutxoak” antzezlana eskainiko du Elizpe zinean gaueko 22:00etatik aurrera. Ester Poveda zuzendariaren aginduetara hamar berrobiar dira antzezlanean parte hartzen dutenak. Sarrera doakoa izango da eta batzordetik herritarrei ekitaldira hurbiltzeko gonbitea luzatzen zaie.