Berriak
Atzealdea

“Alegia, Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan 1936-1945” liburuaren aurkezpena egingo da martxoaren 23an

Alegiako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egin dute elkarlanean eta kultur etxean izango da 12:00etan

2019·03·21


Alegiako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak “Alegia, Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan 1936-1945” liburua egin dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ione Zuloaga Historian graduatuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlaria denak idatzi du liburua.

Liburuaren aurkezpen ekitaldia datorren martxoaren 23an, larunbata, egingo da Alegiako kultur etxeko areto nagusian. 12:00etan hasiko den ekitaldi horretan Alegiako Udaleko ordezkariek, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek eta liburuak aipatzen duen aroan errepresioa jasan zuten pertsonen senideek hartuko dute parte, besteren artean. Txintxarri abesbatzak eta dantzariek ere hartuko dute parte.

Ekitaldia herritar guztientzat irekia izango da eta etxeetan banatu den gonbidapena eramaten duten herritarrek liburuaren ale bat opari modura jasoko dute.