Berriak
Atzealdea

‘Alu Ulu’ antzerki foroa egingo da ostiralean 18:00etan kultur etxean

Arremanitz Kooperatibak eskainiko du eta bakarrizketa eta solasaldi bat izango dira

2018·11·12


Udazkeneko egitarau kulturalaren baitan, ‘Alu Ulu' antzerki foroa egingo da azaroaren 23an, ostirala, kultur etxean. Arremanitz Kooperatibak eta Alegiako Gaztelekuak elkarlanean antolatu duten foroa da eta 18:00etan hasiko da. Alu Uluren helburua emakumeen sexualitatea umoretik, onarpenetik eta plazeretik plazaratzea da eta horretarako bakarrizketa bat eta solasaldi bat proposatzen ditu. 18:00etan 45 minutu inguruko iraupena izango duen bakarrizketa bat hasiko da. Plax! sexologia kontsultan kokatzen da bakarrizketa hori. Ondoren, hausnarketarako bidea ematen duen solasaldi bat egingo da bakarrizketan agertzen diren gaiak eta beste batzuk landuko dira bertan.