Berriak
Atzealdea

“Angula Ustelak” hitzaldia eskainiko da asteazkenean 19:00etan kultur etxean

Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Melchor izango dira hitzaldia eskainiko dutenak

2018·05·07


Udaberriko egitarau kulturalaren barruan, “Angula Ustelak. Erraustegia eta Erakunde Publikoetan politika egiteko moduak” hitzaldia eskainiko da etzi, maiatzak 9, 19:00etan kultur etxean. Erraustegiaren lanaka geratzeagatik, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko burua zen Ainhoa Intxaurrandieta eta Gipuzkoako Ingurumen diputatu zen Iñaki Errazkini egin zaien epaiketaren inguruan, Intxaurrandietak eta Igor Melchor kazetariak eskainiko duten hitzaldia da. Gipuzkoa Zutiken ekimenez antolatu da hitzaldi bira hori eta Gipuzkoan abiatutako zenbait ustelkeria kasuren eta horien aurrean hedabideek zein politikariek erakutsitako jarreraz ere ariko dira hitzaldian, aipatu epaiketaz eta erraustegiaz ariko diren aldi berean.