Agenda
Atzealdea

"El viaje de Nisha" filmaren proiekzioa, taperafaria eta tertulia

19:00etan gaztetxean
24 AZA

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira, astebururako ekitaldi ezberdinak antolatu dira eta bezperan "El viaje de Nisha" filma eskaniko da 19:00etan gaztetxean. Ondoren taperafaria (bakoitzak bere afaria eraman beharko du) eta tertulia egingo dira. Ekitaldi hau Alegiako Neska Taldeak antolatu du.