Berriak
Atzealdea

“Mari eta gaileta fabrika” antzezlana eskainiko da martxoaren 23an kultur etxean 17:00etan

Eidabe taldeak gaur egun etorkizun hobea izan zezaten borroka egin zuten emakume langileak omentzen ditu antzezlanean

2019·03·21


Haurrentzako antzerkia izango da datorren larunbatean, martxoak 23. Eidabe taldeak “Mari eta gaileta fabrika” antzezlana eskainiko du kultur etxeko areto nagusian. 17:00etan hasita. Galder Perezek idatzitako testua Olatz Gorrotxategik zuzentzen du eta Lukak amonari gaileta batzuk prestatu nahi dizkio, erosoago sentitu dadin. Dena den, gaileta horiek amonari hainbat oroitzapen berrituko dizkie, kasu batzutan hain atseginak ez direnak. Funtsean, gaur egungo emakumeei bidea erraztu dieten andre langileei egindako omenaldia da, berdintasunaz eta parekidetasunaz diharduena. Sarrerak 3 euroko prezioa izango du.