Berriak

Atzealdea

“Petresku, etzi ez etsi” haur antzerkia eskainiko da ostiralean 16:15ean Elizpe zinean

Euskal Herrira etorritako Laida haur errumaniarraren istorioa kontatzen du antzezlanak

2018·04·10


Apirilaren 13an, ostirala, Udaberriko kultur egitarauko ekitaldi bat izango da Elizpe zinean. “Petresku, etzi ez etsi” haurrentzako antzerkia eskainiko dute Eneko Arratek eta Itxaso Paiak 16:15etik aurrera. Errumaniatik Euskal Herrira etorritako Laida haurraren istorioa kontatzen du lanak eta antzezleek bertso bidez kontatuko dute istorioa. Antzezlanak ordubete inguruko iraupena du eta 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.