Berriak

Atzealdea

“Zortzi Yukon” dokumentalaren proiekzioa izango da ostiralean Elizpe zinean

Mattin Zeberio zuzendaria ere bertan izango da eta 22:00etan hasiko da emanaldia

2018·05·08


Ostiralean “Zortzi Yukon” dokumentala ikusteko aukera izango da Elizpe zinean. Mattin Zeberio zuzendari tolosar gaztearen lana da eta Alaska eta Kanada artean duela ehun urte urre bilatzaileek egiten zuten ibilbide baten ingurukoak kontatzen ditu. Zeberiok berak beste zazpi lagunekin egin zuen bide hori eta bertan bere kamerarekin grabaturiko irudiekin ondutako lana da “Zortzi Yukon”. 2017ko Bilbao Mendi Film jaialdi entzutetsuan euskarazko lanik onenaren saria jaso zuen lan honek eta ostiralean 22:00etan eskainiko da Elizpe zinean, zuzendaria ere bertan delarik.