Berriak
Atzealdea

16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat merkataritza ikastaro bat antolatu du Tolosaldea Garatzenek

Bereziki emakumeei zuzenduta dago eta enpresetan praktikak egiteko aukera ere eskaintzen du

2018·03·15


Tolosaldea Garatzenek merkataritza ikastaro bat antolatu du apirila eta maiatzerako. 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta bereziki emakumeei. Langabezian dauden, bere garaian ikasketak utzi zituzten edo formakuntza FP2raino daukatenek eman dezakete izena ikastaro honetan. Ikastaroari merkataritza jarduera landuz emango zaio hasiera eta ondoren bi alor nagusi izango ditu. Lehena 80 ordukoa izango da eta betetze formakuntza izena izango du. Bertan hiru puntu landuko dira: erosketa kudeaketa, biltegi teknikak eta salmenta prozesua.  Bigarren alorra, enpresetan egin beharreko 150 orduko praktikak izango dira.

Izena emateko interesa dutenek Tolosaldea Garatzenera jo beharko dute bi bide hauetako bat erabiliz: 943 65 45 01 telefonora deituz edo lan@tolosaldea.eus helbidera mezu bat bidaliz. Informazio gehiagorako, Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuetara ere jo ahal izango da. Ikastaroaren ordutegia 9:00etatik 13:00etarakoa izango da.