Berriak
Atzealdea

Abenduaren 18an itxiko da San Silbestre krosean izena emateko epea

Kultur etxean eman daiteke izena eta 16 urtetik gorakoek 6 euro ordaindu beharko dute

2018·12·14


Bederatzigarren ekitaldia izango du aurtengoa Alegiako San Silbestre lasterketak. Urteko azken egunarekin batera, haur, gazte eta heldu korrika ikusteko aukera izango da. 16:00etan hasiko dira lasterketak eta bertan korrika egin nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera. Abenduaren 18an itxiko da lehen izena ematek epea eta interesa dutenek kultur etxean eman beharko dute, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etarako ordutegian. 16 urtetik gorakoek 6 euro ordaindu beharko dituzte eta kamiseta bat jasoko dute opari.

Ekintzak antolatzeko laguntza

Kultura batzordeak gabonetan antolatzen dituen hainbat ekintza gauzatu ahal izateko ezinbestekoa da bolondresen laguntza. Olentzeroren etorrera eta errege kabalgata antolatzeko jendeari dei egiten zaio batzordetik, esku bat bota dezan. Laguntzeko prest daudenek abenduaren 18ra bitartean eman dezakete izena, hiru bide erabiliz. Kultur etxera joan eta izena eman, 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta eman edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi. Batzordetik aldez aurretik eskerrak eman nahi dira.