Berriak
Atzealdea

Abenduaren 2an egingo du Alegiako Mendi Asanbladak urteko azken irteera

Azaroaren 19ra bitartean eman ahalko da izena kultur etxean, whatsapp bidez edo emailez

2018·11·09


Alegiako Mendi Asanbladak abenduaren 2an, igandearekin egingo du 2018 urteko azken irteera. Aldabatik Santa Mañara joango dira oinez eta bertan hamaiketakoa eginda emango diote amaiera aurtengo denboraldiari. Goizeko 9:00etan Tontokaletik kotxeetan abiatuko dira Aldabara. Santa Mañarako bidea oinez egin, bertan hamaiketakoa dastatu eta 13:30ean autobusez egingo dute Alegiarako itzulera. Izena emateko epea azaroaren 19an itxiko da. Kultur etxean, whatsaap bidez edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena. Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 5 euro. Prezio horretan autobusa eta hamaiketakoa sartzen dira.