San Silbestre lasterketa jokatuko da ordu horretan eta ibilgailuek ezingo dute ibili
2018·12·28

Abenduaren 31n San Silbestre lasterketaren bederatzigarren ekitaldia jokatuko da. Probak 16:00etan hasiko dira eta lasterketek inongo trabarik izan ez dezaten, San Juan kalean ibilgailuen zirkulazioa debekatuta egongo da 15:30etik 18:00etara. Kaleko garajeetako erabiltzaileei ohar hau kontuan izatea eskatzen zaie, azken orduko ezustekoak ekiditeko.