Berriak

Atzealdea

Abuztuaren 3an ur mozketa bat egingo da ia herri osoan 8:00etatik 12:00etara

Ur sarean egin beharreko hobekuntza lan batzuk direla eta egingo da mozketa

2017·08·01


Gipuzkoako Urakek ur mozketa bat egingo du Alegian datorren abuztuaren 3an, osteguna. Goizeko 8:00etan moztuko dute ur hornidura eta eguerdiko 12:00ak arte iraungo du mozketak. Ia herri osoari eragingo dio etenak, Errota auzoari salbu. Beraz, San Juan kalean, Larraitz auzoan, Erbetan, Beloztegin eta Bazurka industrialdean izango du eragina. Ur sarean egin beharreko hobekuntza lan batzuk dira mozketaren arrazoia eta Gipuzkoako Uraketik jakinarazi dute, lanak zehaztutako ordua baino lehen amaitzen badituzte, zerbitzua berriz ere martxan jarriko dutela inolako ohartarazpenik gabe.