Berriak
Atzealdea

Adineko pertsonen zaintzaileentzako oinarrizko euskara ikastaroa eskainiko da maiatzean

Maiatzaren 7tik 18ra egunero bi orduko saioak izango dira eta izena ematea doakoa izango da

2018·04·25


Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuek eta Banaiz Bagara elkarteak elkarlanean, adineko pertsonen zaintzaileentzako oinarrizko euskara ikastaroa antolatu dute maiatzerako. Hilaren 7an izango da lehen saioa eta ikastaroa maiatzaren 18ra bitartean luzatuko da. Egunero bi orduko saioak izango dira 10:00etatik 12:00etara. Ikastaroa doakoa izango da eta izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 4ra bitartean. Interesa dutenek Udaleko gizarte zerbitzuetan edo 946 65 47 68 telefono zenbakira deituta eman ahalko dute izena.