Berriak
Atzealdea

Alberto Iñurrategi alpinistaren “Porrotaren alde” proiekzioa izango da otsailaren 12an kultur etxean

19:00etan hasiko da eta bertan, Iñurrategik mendizaletasunari filosofiari buruzko hausnarketa sakona egiten du

2019·02·06


Neguko kultur egitarauaren barruan, Alberto Iñurrategi alpinistak “Porrotaren alde” proiekzioa eskainiko du otsailaren 12an, asteartea, 19:00etan kultur etxean. Aretxabaletako mendizaleak mendizaletasunaren filosofiaren inguruko hausnarketa egiten du proiekzio horretan. Alpinismoaren munduan lortu daitezkeen helbururik esanguratsuenetakoak lortuak ditu Iñurrategik baina beti eman izan dio garrantzia helbururako bideari eta beti izan du garbi mendiaren legeak onartu behar direla eta buelta eman eta etxera itzultzea ez dela porrota. Horren guztiaren inguruan ariko da “Porrotaren alde” proiekzioan.