Berriak
Atzealdea
Alegia inguruko baserrietatik barrena Ugarterainoko bidea egin zuen Mendi Asanbladak iragan igandean
Eguraldi bikaina izan zuten lagun parte hartzaileek eta jada datozen irteerei begira jarrita daude
2018·02·01
Alegiako Mendi Asanbladak 2018ko lehen irteera egin zuen iragan igandean. Alegiatik abiatu eta hainbat baserritatik igaroz, Ugarterainoko bidea egin zuten parte hartzaileek. Arterreka eta Aristizabal izan ziren, besteren artean, ibilaldian parte hartu zutenek igaro zituzten baserrietako batzuk. Eguraldi zoragarriak izan zuten lagun Ugartera bidean. Asanbladak laster emango du hurrengo irteeren berri.