Berriak

Atzealdea

Alegiako baratze parkean herritar guztientzat irekia izango den tailer bat egingo da irailaren 5ean

Norberak bere haziak lortzeko teknikak ikasteko aukera izango da Furgobaratzaren eskutik

2017·08·28


Alegiako baratze parkean hainbat ikastaro egiten dira Furgobaratza zerbitzuaren bidez. Ekogunearen eskutik, baratze parkeetara hurbiltzen den furgoneta horrek erabiltzaileen zalantzak argitzeaz gain, ikastaro ezberdinak eskaintzen ditu. Horietako batzuk herritar guztientzat irekiak izaten dira eta kasu honetan ere hala izango da. Irailaren 5ean, asteartea, norberak bere haziak lortzeko zer egin behar den ikasteko aukera izango da baratze parkean bertan. 17:30ean hasi eta 19:00etan amaituko da.