Berriak
Atzealdea

Alegiako haurreskolan izena emateko epe ofiziala zabalik urriaren 3tik 10era

Abendutik aurera hasi nahi dutenei zuzendua dago epe hori

2016·09·22


Alegiako haurreskolak izena emateko epe ofiziala zabalduko du urriaren 3tik, astelehena, urriaren 10era, astelehena. Epe horretan izena ematen dutenek abendutik aurrera hasi ahal izango dute haurreskolan. 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua eskaintzen du Alegiako haurreskolak eta haurrak egunean 8 orduz egon litezke bertan eta 7:30etik 17:00etara egoten da zabalik. Aldi berean, gogoan izan izena emateko epe ofizial horietaz aparte, haurreskolak urte osoan eskaintzen duela izena ematek aukera. Informazio gehiago edo haurreskola bisitatu nahi duenak, 15:00etatik 17:00etara jo dezake bertara edio 943 65 49 08 telefono zenbakira deitu dezake.