Berriak
Atzealdea

Alegiako Herri Eskola izango da eskolaren izen berria

Larunbatean ospatu zen eskolako festan argitu zen zein izango zen izen berria

2019·06·03


Alegiako Herri Eskola. Hori izango da aurrerantzean orain arte San Juan ikastetxea izan denaren izen berria. Hainbat hilabetez luzatu den prozesua izan da. Lehenik izenen proposamenak jaso ziren eta hautaketa egin ostean, bozketa egin zen maiatzaren 15ean. Bertako emaitzen berri emateko iragan larunbatean ospatu zen eskolako festa erabiltzea pentsatu zuten batzordeko kideek eta horretarako, altxorraren bila jolasa antolatu zuten. Bila ibili ostean, denen artean zabaldu zuten izen berria erakusten zuen pankarta.