Berriak

Atzealdea

Alegiako II. Argazki Rallya ospatuko da datorren abenduaren 3an

Egunean bertan eman ahalko da izena 9:00etatik 10:00etara eta sari ezberdinak izango dira

2017·11·23


Alegiako Argazkizaleen Taldeak antolatuta, Alegiako II. Argazki Rallya ospatuko da datorren abenduaren 3an, igandea. Hiru maila ezberdinduko dira aurtengo ekitaldian. Umeen mailan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrek hartu ahal izango dute parte. Gazteen mailan DBHn dauden 12 eta 16 urte bitarteko gazteak sartuko dira eta hortik gorakoak, helduen mailan ariko dira. Abenduaren 3an bertan eman beharko da izena 9:00etatik 10:00etara plazan eta 12:30ak eta 13:00ak bitartean amaitzea aurreikusten da. Sariei dagokienean, maila bakoitzeko argazki eta bilduma onenek saria izango dute eta aurkezten diren lan guztien artean, beste sari bat banatuko da.