Alegiako Jaiak 2017
OSTEGUNA 13
17:00 FUTBITOko finala, “Santos Torneoa” (Haurrak).
18:30 Kartel lehiaketan parte hartu duten marrazkien ERAKUSKETA udaletxeko arkupetan.
18:30 Ordiziako erraldoi eta buruhandi, herriko txistulari, Loatzo musika eskolako trikitilari eta Giroarte dultzaina taldeekin KALEJIRA Larraitz auzotik plazaraino.
19:00 KONTZENTRAZIOA plazan “Euskal preso eta iheslariak etxera” lemapean.
19:00 TXUPINAZOA Alegiako Ikastolaren sortzaileen eskutik, 50. urteurrenean. Jarraian, txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko.
19:30 LOATZO MUSIKA ESKOLAKO txaranga kalez kale ibiliko da.
21:00 ZAHAGIARDOA plazan.
22:00 SUTARRI dantza taldearen emanaldia plazan. Ondoren, erromeria Elustondo anai-arrebekin goizeko ordu biak arte.
OSTIRALA 14
09:00 Herriko txistularien eta Loatzoko trikitilarien DIANA.
09:00 Jubilatuek antolatutako MENDI IBILALDIA.
09:00 3X3 SASKIBALOI TXAPELKETA eskolako patioan. Kadete, infantil eta alebin mailak.
11:00 Jubilatuentzat HAMAIKETAKOA.
12:00 Txapela buruan eta dantza munduan. Haur antzerkia, plazan.
14:00 UMEEN bazkari herrikoia plazan. Ondoren, haurrentzako PLAY-BACK saioa.
16:00-18:00 Kirol ekintzak herriko plazan. 3. Adineko soinketa, zunba eta spinning. Parte hartze irekia.
18:00 Umeentzako TXOKOLATEA plazan.
19:00 Herritarren arteko TOKA TXAPELKETA plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat.
19:30 Kolpez blai. Perku-show.
21:00 ZAHAGIARDOA ZUBIN.
22:30 BERTSOLARIAK Elizpe zinean. Bertsolariak: Mikel Artola, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Felix Irazustabarrena.
00:00 Passepartout eta Hesian taldeen kontzertuak.
LARUNBATA 15
09:00 Giroarte taldeak alaituriko DIANA.
11:00-14:00 Haur parkea eskolako patioan.
12:00 Sagardo dastaketa sardina eta txorizo erreekin. SAGARDOTEGIAK: Eguzkitza, Sarasola, Isastegi, Aburuza eta Zabala. Irma Karrera eta Jokin Tolosa trikitilariek alaiturik.
15:00 Alegiako II. Goitibehera jaitsiera Napar-Etxeberritik behera.
16:30-18:30 Haur parkea eskolako patioan.
18:00 PILOTA PARTIDUAK. Alegiako VII. Pilota txapelketako finalak eta profesionalak.
Jubenilak eta afizionatuak. Binaka.
Profesionalak: Victor - Erasun
Artola – Urretabizkaia
18:30 Apar festa.
21:00 ZAHAGIARDOA LARRAITZ AUZOAN. Ondoren, dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik.
22:30 Erramun Martikorena & Txintxarri Abesbatzaren kontzertua. Elizpe zinean.
00:00-05:00 DJ Josu Rodriguez.
IGANDEA 16
09:00 KALEJIRA BEREZIA, lehengo eta oraingo herriko txistulariekin.
12:15 Leiho eta balkoi ederrenaren sari banaketa.
12:30 Oinkari Dantza Taldea / Hika Teatroa. “Sagartu” ikuskizuna plazan.
17:00 Umeentzat jokoak herriko gazteen eskutik, eskolako patioan.
18:30 HERRI KIROLAK Larraitz auzoko plazan. HARRIJASOTZAILEEN XII. TXINTXARRI SARIA
Gipuzkoako harri txikien txapelketa. Idoia Etxeberriak marka saiakera egingo du 100 kiloko kubikoarekin.
19:30 JOSELU ANAIAK taldearekin dantzaldia plazan.
21:00 ZAHAGIARDOA plazan.
23:00-01:30 JOSELU ANAIAK taldearekin dantzaldia plazan.
00:00 Txintxarriaren erreketarekin AGURRA egingo diegu aurtengo jaiei.