Berriak
Atzealdea
Alegiako Mendi Asanbladaren egutegiak eskuragarri daude herriko tabernetan
Taldeko kideren batekin harremanetan jarrita ere lortu litezke egutegiak, bost euroren truke
2018·01·02
Alegiako Mendi Asanbladak 2018 egutegiak kaleratu ditu. Urtean zehar antolatzen diren irteerak, berauetarako egin beharreko aseguruak ordaindu eta jarduera horrek eragiten dituen beste hainbat gastu berdintze aldera, egutegi dotorea prestatu dute. Egutegi hori eskuratu nahi dutenek, Alegiako tabernetan erosi dezakete bost euroren truke. Alegiako Mendi Asanbladako kideren bati eskatuta ere eskuratu daiteke.