Berriak

Atzealdea

Alegiako Pelota Txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dira bihar Elorri pilotalekuan

22:00etatik aurrera jubenilak eta afizionatuak ariko dira finalerako txartel banaren bila

2017·06·29


Bihar gauean eskuz binakako partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Alegiako Pelota Txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dira 22:00etatik aurrera eta jubenil eta afizionatu mailetako partida bana jokatuko da. Jubeniletan, Iriartek eta Jauregik Zubeldiaren eta Aizpitarteren aurka jokatuko dute eta afizionatuetan, Arrietak eta Telletxeak Urbieta eta Aizpuru izango dituzte aurkari. Irabazleek, uztailaren 15ean jokatuko dituzte finalak, Alegiako jaietako egitarauaren baitan.