Berriak
Atzealdea

Alegiako pilota txapelketako eskuz binakako finalerdiak jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan

21:00etan hasiko da jaialdia eta gizonezkoen jubenil mailako bi partida jokatuko dira

2019·07·03


Alegiako pilota txapelketaren bederatzigarren ekitaldiko finalak erabakita geratuko dira ostiralean. Eskuz binaka, jubenil gizonezkoen bi finalerdiak jokatuko dira 21:00etan hasita Elorri pilotalekuan. Partida bakoitzean Intxurreko pilotari batek jokatuko du. Lehenengoan, Altunak eta Etxeberriak Alberdiren eta Intxurreko Olanoren aurka jokatuko dute. Ondoren, Senar eta Zalakain, Intxurreko Zubeldiaren eta Urangaren aurka ariko dira.

Iragan ostiralean nesken palako finalerdiak jokatu ziren. Lehenengo partidan Garmendiak eta Mendizabalek 25 eta 3 irabazi zieten Galdosi eta Huiciri. Bigarrenean, Irazustabarrenak eta Erasunek 25 eta 22 menperatu zituzten Larrarte eta Maiza. Horrenbestean, Garmendiak eta Mendizabalek Irazustabarrenaren eta Erasunen aurka jokatuko dute uztailaren 13ko finala.