Berriak
Atzealdea

Euskaraldiko txapak jasotzeko azken eguna osteguna izango da

15:00etatik 21:00etara jaso ahal izango dira kultur etxean

2018·11·21


Euskaraldian Ahobizi edo Belarriprest izateko izena eman eta oraindik txaparik jaso ez duten herritarrek bihar, osteguna, izango dute txapa horiek jasotzeko azken eguna. Kultur etxean jaso ahal izango dituzte 15:00etatik 21:00etarako ordutegian.

Udala Euskaraldiarekin bat

Alegiako Udalak bat egin du azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko den Euskaraldiarekin. Bere hamaikakoa aurkeztearekin batera, epe horretan Alegian egingo diren ekintzekin bat egiten duela adierazi du Udalak.