Berriak
Atzealdea

Alegiako Udalak eskolako jangela eredua berritzeko elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du

Iturri Zahar eta Aralarpean guraso elkarteek landutako eredu proposamenak Hezkuntza sailaren ezezkoa jaso du

2019·05·22


Azken hilabeetan, Alegiako eskolako Iturri Zahar eta Aralarpean guraso elkarteek, eskolako jangela eredu berri baten inguruko lanketa egin dute. Gaiaren hari mutur ezberdinak aztertu eta eztabaidatu ostean, bertako produktuetan oinarritutako jangela proiektu bat jorratzen hasteko hautua egin zen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailera joan ziren duela aste batzuk proposamena aurkeztera eta jaso duten erantzuna ezezkoa izan da. Alegiako Udalak, egitasmoa bultzatu dutenei esker ona adierazi nahi die orain arte egindako lanagatik eta zentzu horretan, lehen, orain eta etorkizunean ere bide hori jorratzeko elkarlanean aritzeko bere borondatea agertu nahi du.

Iturri Zahar eta Aralarpean guraso elkarteek Tolosaldeko Atarian argitaratu duten gutuna duzue lotura honetan.