Berriak
Atzealdea

Alegiako Udalak Langaurreko erabiltzaileei arduraz jokatzeko deia egiten die

Norberak sortzen dituen hondakinak norberak eraman behar dituela gogorarazten da

2019·08·06


Alegiako Udala kezkatuta dago Langaurreko atsedenlekuan agertzen ari den zabor kopuruarekin. Langaurreko hainbat erabiltzailek bertan uzten dituzte sortzen dituzten hondakinak eta hori dela eta, hainbatetan itxura negargarria izaten du atsedenlekuak. Langaurren hondakinak uztea guztiz debekatuta dagoela gogorarazten da Udaletik eta erabiltzaileei arduraz jokatzeko deia egiten zaie, guztion artean zaindu beharreko eremua baita, Langaurrez gozatzen jarraitu nahi bada behintzat.

Hondakinei eta Zoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legeak hiru arau hauste mota bereizten ditu. Arinak, larriak eta oso larriak. 900 eta 1.750.000 euro bitarteko isun ekonomikoak aurreikusten ditu lege horrek, arau hauste mailaren arabera.

Gauzak horrela, arduraz jokatzeko eta ingurumena zaintzeko deia egiten da. Arazoak berdin jarraitzen badu, Udalak bestelako neurriak hartu beharko ditu.