Berriak
Atzealdea

Alegiako Udalak udako ludotekarako begiraleak kontratatuko ditu

Interesatuek kurrikulumak aurkeztu beharko dituzte kultur etxean maiatzaren 25a baino lehen

2018·05·18


Urtero moduan, ludoteka zerbitzua eskainiko du Alegiako Udalak uztailean. Ohi bezala, bi txandatan banatuko da. Lehena uztailaren 2tik 13ra izango da eta bigarrena hilaren 17tik 27ra. Ludoteka horretan lanean aritzeko begiraleak kontratatuko ditu Alegiako Udalak eta interesatuek jada zabalik dute kurrikulumak bidaltzeko epea. Maiatzaren 25a, ostirala, izango da azken eguna eta Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean aurkeztu behar dira. Informazio gehiagorako kultur etxera deitu daiteke 943 65 46 98 telefono zenbakira edo kultura@alegia.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.