Berriak
Atzealdea

Alegiako Udalaren adierazpena Gipuzkoako Ehiza Federazioak zabaldutako informazioaren inguruan

Martxoaren 26an batzar informatibo bat egingo da udaletxean 18:00etan interesatuentzat

2019·03·20


Alegiako Udalak azken egunetan Gipuzkoako Ehiza Federazioak zabaldutako informazio ez zehatzaren inguruko argibide batzuk eman nahi ditu.

Alegiako Udalak onartu berri duen Aldaba Txiki Onura Publikoko Mendiko Ordenantzan, aipatu eremuan garatu daitezkeen jarduera ezberdinen erregulazioa onartu da, horien artean ehiza erregimena. Erregimen horretan izaera orokorrarekin ehiza debekatzen bada ere, gaitasun egokia duten pertsonei eta Gipuzkoako Foru Aldundiak araututako eta ahalbidetutako baldintzetan, baimentzen dela esaten da.

Zehaztapen horiekin, Alegiako Udalak, Gipuzkoako Ehiza Federazioak zabaldutako informazioak sortu duen zalaparta baretzea espero du. Hala ere, interesatuak martxoaren 26an, asteartea, 18:00etan Alegiako udaletxean egingo den batzar informatibora gonbidatzen dira.