Berriak
Atzealdea

Alegiako Udalaren gaitzespena atzoko sexu eraso saiakeraren aurrean

Udalak datu gehiago ezagutu ahala emango du hurrengo ekintzen berri

2018·03·16


Alegiako Udalak modu irmoan salatu nahi du emakume batek atzo arratsaldean Alegia eta Tolosa arteko bidegorrian jasandako sexu eraso saiakera. Indarkeria mota hau salatu eta guztiz arbuiatzen du Udalak eta horrelako erasoek gizartean lekurik ez dutela adierazi nahi du. Erasoa jasan zuen emakumeari babes eta elkartasun osoa adierazi nahi zaio. Gertaeraren inguruko datuak bildu ahala, Udalak hurrengo pausuen berri emango du.