Berriak

Atzealdea

Alegiako Udaleko zerbitzuek aldaketak izango dituzte martxoaren 8ko greba feminista dela eta

19:00etan kontzentrazio bat egingo da plazan eta ondoren antzerkia izango da Elizpe zinean

2018·03·06


Alegiako Udaleko zerbitzuek aldaketak izango dituzte ordutegian martxoaren 8ko greba feminista dela eta. Gauzak horrela, udaletxea eta gizarte zerbitzuak 11:00etan itxiko dira. Beraz, 9:00etatik 11:00etarako ordutegia izango dute. Kultur etxea ere goizeko 11:00etan itxiko da baina arratsaldean ohiko ordutegiarekin funtzionatuko du. Azkenik, liburutegia 16:30ean ireki eta 18:00etan itxiko da.

Martxoaren 9an zerbitzu guztiek ohiko ordutegia berreskuratuko dute.