Berriak
Atzealdea

Alegiako VIII. Pilota Txapelketako finalak zehaztuta geratu dira

Jaietako pilota jaialdiaren barruan jokatuko dira finalak, uztailaren 14an 18:00etan

2018·07·03


Ostiralean erabakita geratu ziren Alegiako VIII. Pilota Txapelketako finalak. Bigarren finalerdiak jokatu ziren Elorri pilotalekuan eta kadeteetan Zubeldiak eta Lizeagak lortu zuten txartela, Seini eta Aburuzari 22 eta 9 irabazita. Nagusietan berriz, Zubiriak eta Garmendiak 22 eta 17 irabazi zieten Peru Labakari eta Aratz Irazustabarrenari.

Gauzak horrela, uztailaren 14an jokatu dira finalak, Alegiako jaietan, 18:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Txapelketako finalak lehen bi partidak izango dira. Kadeteetan, Amianok eta Uzkudunek Zubeldiaren eta Lizeagaren aurka jokatuko dute eta nagusietan, Eneko Labaka eta Aizpuru Zubiriaren eta Garmendiaren aurka ariko dira. Hirugarren partida profesionalena izango da.