Berriak

Atzealdea

Alegiako Zarata Mapa jendaurrean erakusgai egongo da hilabeteko epean

Webgune honetan kontsultatu daitezke zarata maparen txostena eta planoak

2018·01·08


Gure inguruan dugun zarata kezka iturri bihurtzen ari da pertsonen osasunean, portaeran eta jardueretan duen eraginagatik. Hori dela eta, Alegiako Udalak udalerriko zarata mapa egin du, herriko kutsadura akustikoa kontrolatzen lagunduko duten lan-ildoak finkatzeko helburuarekin. Datorren hilabetean jendaurrean ikusgai egongo da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertu den moduan. Alegiako Zarata Maparen xehetasunak eta planoak kontsultatu nahi dituenak webgune honetan ditu eskuragarri, hemen sakatuta.