Berriak
Atzealdea

Alegian spinning egiteko plazen eskaintza zabalik urriaren 5era bitartean

Goizez talde bat eta arratsaldez bi osatzeko aukera dago eta informazio gehiagorako 943 65 46 98 zenbakira deitu behar da

2018·09·28


Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak zabaldu du 2018/2019 ikasturterako prestatu duen jardueren eskaintza. Jarduera horietako bat spinninga da eta izena emateko lehen epearen ostean oraindik plazak geratu direnez, inguruko herrietako biztanleei eskaintza zabaldu zaie.

Horrela, spinning egiteko interesa duen 16 urtetik gorako edonork eman dezake izena. Astelehenetan eta asteazkenetan izango da. Goizez talde bat dago 10:00etatik 11:00etara arratsaldez bi, 18:15etik 19:15era eta 19:15etik 20:15era.  Azken eguna urriaren 5a izango da eta izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko Alegiako kultur etxera deitu behar da, 943 65 46 98 telefono zenbakira.