Berriak

Atzealdea

Apirilaren 13ko goizaldean pasako da Korrika 21 Alegiatik

Goizeko 5:15 inguruan iritsiko da Tolosatik eta Goierri aldera jarraituko du

2019·01·09


Apirilaren 4tik 14ra ospatuko da Korrika 21. Garesen izango du abiapuntua eta 10 egun eta gauez Euskal Herrian barrena 2560 kilometro egin ostean, Gasteizen amaituko da. Klika lema izango du aurtengo ekitaldiak eta Alegiatik ere pasako da. Apirilaren 13an, larunbata, goizaldeko 5:15 inguruan iritsiko da Tolosa aldetik. Herria zeharkatu ostean Goierri aldera jarraituko du euskararen aldeko lasterketak, Ikaztegietatik barrena.