Berriak
Atzealdea

Apirilaren 14an autobusa egongo da Korrikaren amaierako festara Gasteiza joateko

9:45ean abiatu eta 20:00etan izango da itzulera eta izena emateko azken eguna apirilaren 10a izango da

2019·04·02


Apirilaren 14an amaituko da Korrikaren 21. ekitaldia Gasteizen. Hamar egun eta 2500 kilometro baino gehiagoren ostean, euskararen aldeko lasterketak Gasteizen izango du helmuga eta amaiera festa horretara joateko autobusa izango da. Alegiatik 9:45ean abiatuko da autobusa eta itzulerakoa 20:00etan izango da Gasteizen. Izena eman nahi dutenek apirilaren 10a, asteazkena, izango dute horretarako azken eguna eta kultur etxean eman beharko da. Bidaiaren prezioa 10 eurokoa izango da.