Berriak

Atzealdea

Apirilaren 25ean egingo da Larraitz Mendebaldeko lanen balorazio bilera irekia

18:00etan izango da kultur etxean eta auzotarrek apirilaren 20ra bitartean ekarpenak egin ditzakete

2018·04·16


Iazko uztailean hasi ziren Larraitz auzoko mendebaldea eraberritzeko eta hiritartzeko lanak. Bederatzi bat hilabeteren buruan lan horiek ia amaituta daude eta Udalak herritarren iritzia jakite aldera, balorazio bilera ireki bat deitu du datorren apirilaren 25erako, asteazkena, 18:00etan kultur etxean. Auzotarrei bertara hurbiltzeko deia egiten zaie Udaletik, beraien iritzia eman dezaten. Horrez gain, auzotarrek lanen inguruko ekarpenak egiteko epea izango dute aste honetan, apirilaren 20ra bitartean. Ekarpen horiek egiteko bi aukera dituzte: alde batetik Udal bulegoetan, egunero 9:00etatik 14:00etara, eta bestetik, posta elektronikoz, komunikazioa@alegia.eus helbidera idatzita. Jasotzen diren ekarpen horiek zerbitzu teknikoek aztertuko dituzte eta bileran aipatuko dira.