Berriak
Atzealdea

Aralar institutuko ikasleek merkatu txikia egingo dute bihar arratsaldean plazan

18:00etan hasiko da eta lortzen den dirua Finlandiara egingo duten bidaiarako erabiliko dute

2017·12·14


Aralar institutuko ikasleek egingo duten merkatu txikiarekin emango zaio hasiera bihar arratsaldean Kultura batzordeak antolatu duen Gabonetako Kultur Egitarauari. Duela bi  urte egin bezala, ikasleek merkatu txiki bat jarriko dute plazan eta bertan egongo dira 18:00etatik aurrera. Aralar institutuak Finlandiako ikastetxe batekin duen harremanaren baitan, finlandiarrak Alegiara etorri izan dira eta alegiarrek ere egin izan dute harako bidea. Beste herrialdeko hezkuntza sistema ezagutzea helburu duen egitasmoa da eta Aralar institutuko ikasleek Finlandiara egin nahi duten bidaia finantzatzeko erabiliko dute azokan lortzen duten dirua.