Berriak
Atzealdea

Arantxa Irazusta Etxeberria da Alegiako alkate berria

Gaur osatu den udal gobernuan EH Bilduko bost zinegotzi eta Aurrera Alegiako lau izango dira

2019·06·15


Gaur eguerdian egin da Alegiako udal gobernu berria eratzeko ekitaldia. Bertan, maiatzaren 26ko Udal Hauteskundeen utzitako emaitzei lotuta, EH Bilduko bost zinegotzik eta Aurrera Alegiako lauk hartu dute kargua. EH Bilduko zerrendaburu zen Arantxa Irazustaren alkatetzarako hautagaitzak aldeko bost boto lortu ditu bozketan eta lau zuri izan dira. Horrenbestean, Arantxa Irazusta Etxeberria izango da Alegiako alkate gaur abian jarri den legealdian. Azken zortzi urteetan alkate karguan egon den Unai Iraolaren eskutik jaso du erreleboa Irazustak eta berarekin batera, Ana Usandizaga, Unai Iraola, Eider Zubillaga eta Amaia Jimenez izango dira EH Bilduko zinegotziak Udalean. Aurrera Alegiaren aldetik berriz, Regina Sorarrain, Andrea Larrañaga, Maialen Landart eta Pili Palomares izango dira udal taldean zinegotzi. Alegiako Udaleko pleno aretoan jende dezente elkartu da kargu hartze ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko.