Berriak
Atzealdea

Arropak, oinetakoak eta eta jostailuak bilduko dira gabonetan ludotekan

Abenduaren 26an eta 27an izango da bilketa hori 10:00etatik 11:30era ludotekan bertan

2017·12·11


Urtero bezala, herriko Ludotekan gabonetan ekintza bereziak egingo dira. Arropa, zapata eta jostailu bilketa bat egin dugu oinarrizko beharra asetzeko zailtasunak dituzten familiei babes pixka bat emate aldera. Abenduaren 26 eta 27an 10.00etatik 11.30etara Ludotekan bertan, haurrekin batera Alegiako hainbat familiei opari paketeak prestatuko dizkiegu eta beraiei eramango dizkiegu elikagai bankuaren bitartez.

Gauzak horrela, bilketa hori antolatzen eta egun horietan jendeak emandako produktuak biltzen egoteko prest daudenek abenduaren 14a baino lehen eman beharko dute izena kultur etxean.