Berriak
Atzealdea

Arteaga izango du aurkari Iñaki Artolak buruz buruko txapelketako final hamaseirenetan

Apirilaren 19an Bastidan jokatuko dute eta irabazleak Jaka izango du zain final zortzirenetan

2019·04·10


Iñaki Artolak Axier Arteagaren aurka jokatuko du buruz buruko txapelketako final hamaseirenetako kanporaketa. Hala zehaztu zuen atzo Bilbon egin zen aurkezpenean egindako zozketak. Alegiarrak eta lasartearrak badakite zer den elkarren aurka aritzea. Iazko lau t’erdiko txapelketan, atariko kanporaketa jokatu zuten eta Arteagak irabazi zuen. Binakako txapelketaren ostean hauxe du lehen hitzordu garrantzitsua Artolak eta apirilaren 19an Bastidan Arteagaren aurka jokatuko duen partida hori irabazten badu, Erik Jakaren aurka jokatu beharko du final zortzirenetan Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Intxurrekoak ostiralean

Lau partida jokatuko dira ostiralean 20:00etan Elorri pilotalekuan. Lehen biak eskuz binakakoak izango dira eta gizonezkoen infantil mailan, Udaberri txapelketako partidak jokatuko dituzte Intxurrekoek Zestoaren eta Alde Zaharraren aurka, hurrenez hurren. Beste bi partidak lau t’erdiko Gipuzkoako txapelketakoak izango dira, gizonezkoenak hauek ere. Jubenilen lehen mailan Zubeldiak Izuruneko Arsuagaren aurkakoa izango du eta kadeteen lehen mailan Uzkudunek Hernaniko Uitziren aurka jokatuko du.

Argazkia: ataria.eus