Berriak
Atzealdea

Asteburu ederraz gozatzeko aukera izan dute Nafarroa aldean mendi asanbladak antolaturiko irteeran

Larunbatean Malerrekako Leurtzako urtegian izan ziren eta igandean Zepuru mendira igo ziren

2018·07·03


Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta, urtero egiten den asteburu osoko irteera egin zen iragan asteburuan. Aurtengorako aukeraturiko zonaldeak Nafarroako Bortziriak eta Malerreka izan dira. Larunbatean Malerrekako Leurtzako urtegia ezagutzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Gaua Arantzan pasa ostean, igandean Bortzirietako Zepuru tontorrera igo ziren eta ondoren, etxerako bidea hartu zuten. Mendi Asanbladako kideek asteburu ederra igarotzeko aukera izan zutela adierazi dute.