Berriak
Atzealdea

Asteburuan Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira Elorri zelaian

Erregionalak eta jubenil mailako bi taldeak ikusteko aukera izango dute Alegiako futbol zaleek

2018·03·14


Intxurreko futbolariak ikusteko hiru aukera izango dira asteburuan Alegian. Erregionalek eta jubenil mailako emakumezkoek eta gizonezkoek Elorri zelaian jokatuko dituzte datorren jardunaldiko partidak. Erregionalek kopako jardunaldi berri bat izango dute Urkiren aurka igandean 15:00etan. Alegiarrek 1 eta 0 galdu zuten azken partida Ikasberriren aurka eta laugarren postuan daude bederatzi punturekin, aurkariak baino bat gehiago. Jubeniletan, emakumezkoen taldeak Tolosaren aurkako kopako lehia jokatuko du igandean 17:15ean. Iragan asteburuan lehen puntua urratu zuten Zarautzen aurka bana berdinduta eta gehiago lortzen ahaleginduko dira. Mutilek aldiz, igoera faseko partida jokatuko dute larunbatean 16:00etan Antzuolaren aurka. Ostadarren aurka 2 eta 1 galduta garaipena beharrezkoa dute Intxurrekoek goiko postuei begira jarraitzeko.

Beste taldeei dagokienean, kadeteek Andoainen jokatuko Euskaldunaren aurka larunbatean 12:30ean. Billabonaren aurka 0 eta 4 galdu zuten aurreko partidan eta seigarren postuan daude. Beraien aurretik dagoen taldeari irabazi eta sailkapenean aurrea hartzen ahaleginduko dira. Infantiletan, Aralar Intxurreko neskek 0 eta 1 galdu zuten Goierri Gorriren aurka eta bosgarren postuan jarraitzen dute. Danenaren zelaian ariko dira larunbatean 10:30ean. Mutiletan, txapeldunen fasea jokatzen ari den taldeak Amaikak Bat taldeari egingo dio bisita larunbatean 16:30ean. Alegiarrak laugarrenak dira Soraluzeren aurka 2 eta 3 galdu ostean. Kopa jokatzen ari den taldeak berriz, 0 eta 4 galdu zuen Idiazabalen aurka azken partidan. Bosgarren daude hiru punturekin eta Tolosaren aurka jokatuko dute larunbatean 9:00etan.