Berriak
Atzealdea

Asteburuan jokatu ziren lehen bi partida ofizialak Elorri futbol zelai eraberrituan

Kadete gizonezkoek irabazi egin zuten eta erregional gizonezkoek galdu lehen bi partida horietan

2018·09·26


Larunbatean eman zitzaion estreinaldi ofiziala Elorri futbol zelai eraberrituari. Intxurreko kadete eta erregionalen gizonezko taldeak izan ziren lehen bi partidak jokatu zituztenak eta emaitza ezberdinak izan zituzten. Kadeteek 2 eta 1 irabazi zioten Euskaldunari. Denboraldiko lehen partida zuten eta hiru puntu batuta, Danenaren aurka jokatuko dute etxean larunbatean 10:30ean. Erregional mailako mutilek 1 eta 2 galdu zuten Axularren aurka. Sailkapeneko seigarren postuan daude hiru punturekin eta Herrerako Sportingen aurkako neurketa jokatuko dute etxean larunbatean 18:00etan.

Jubenilek 0 eta 2 irabazi zuten Idiazabalen. 2018-2019 denboraldiko lehen partida zuten eta bide onetik hasi dute urtea. Larunbatean 17:45ean punturik gabe den Ordiziaren kontrakoa izango dute. Azkenik, erregional mailako neskentzat asteburuan hasiko da denboraldia. Oiartzunen aurkakoa izango dute etxean, larunbatean 15:30ean.