Berriak
Atzealdea

Ausa Gaztelu mendira irteera antolatu Mendi Asanbladak martxoaren 25erako

Zaldibiatik igoko dira eta 9:00etan abiatuko dira kotxeetan Tontokaletik

2018·03·19


Alegiako Mendi Asanbladak irteera bat antolatu du datorren iganderako, martxoak 25. Ausa Gaztelu mendira igoko dira baina agian alegiarrentzat hain ohikoa ez den bide batetik. Izan ere, Zaldibiatik egingo dute igoera bertan irteeran parte hartzen dutenek. Goizeko 9:00etan kotxeetan aterako dira Tontokaletik eta eguerdirako etxean izatea aurreikusten dute.