Berriak

Atzealdea

Azaroaren 15ean San Silbestre krosa antolatzeko lehen bilera egingo da kultur etxean

19:00etan hasiko da eta herritarrei antolakuntzan esku bat botatzeko gonbitea luzatzen zaie

2017·11·09


Abenduaren 31n jokatuko da San Silbestre krosaren zortzigarren ekitaldia. Bada, antolakuntzak datorren asteazkenean, azaroak 15, egingo du lasterketa hori prestatzeko lehen bilera. 19:00etan izango da hitzordua kultur etxean eta antolakuntzak dei egiten die herritarrei lasterketak eskatzen dituen beharrei ahalik eta modurik egokienean erantzun ahal izateko lagundu dezaten. Orduan eta jende gehiagok lagundu, orduan eta ardura gutxiago izango du bakoitzak eta probaren inguruan sortzen den giroaz gozatzeko aukera gehiago.