Berriak
Atzealdea

Azaroaren 25eko aldarrikapenekin bat eginez, kontzentrazioa eta “Volar” dokumentala larunbatean

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolaturiko ekitaldiak dira

2017·11·22


Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Larunbat honetan izango da egun hori eta urtero bezala, Alegiako Udalak ere bat egingo du egun horretako aldarrikapenekin. Azken urteetan kontzentrazioaz gain beste ekitaldiren bat ere antolatu ohi izan da eta aurtengoa ez da salbuespena izango. 19:00etan kontzentrazio bat egingo da plazan eta ondoren “Volar” dokumentala eskainiko da Elizpe zinean. Bertha Gaztelumendik zuzendu eta Emakundek ekoitzitako dokumentala da eta tratu txarrak jasan dituzten hainbat emakumeren bizipenak kontatzen ditu. Alegiako Udalak herritarrak azaroaren 25eko aldarrikapenekin bat egitera eta antolatu diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.