Berriak
Atzealdea

Azaroaren 9an Hozkailua antzezlana eskainiko da Elizpe zinean

22:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude kultur etxean hiru eurotan

2018·10·30


Udazken kulturalaren barruan, azaroaren 9an Hozkailua antzezlana eskainiko da Elizpe zinean 22:00etatik aurrera. Huts Teatro taldeak aurkezten duen lana da, Unai Iturriagak idatzia eta Manex Fuchsek zuzendua. Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira antzezlanean parte hartzen duten aktoreak eta hozkailu batean lagun baten gorpua daraman bikote bat osatzen dute. Lagunari bere herrian hilobiratuko zutela zin egin zioten baina ez dakite zein herritan jaio zen.

Ekitaldi honetarako sarrerak jada salgai daude kultur etxean hiru eurotan.