Berriak
Atzealdea

Becker eremuko aparkalekua erabilgarri dago jadanik

Enpresaren eta Udalaren arteko hitzarmen baten bidez edonork erabiltzeko moduan da

2019·05·24


Alegiako Orrieren azken alean aipatu bezala, Alegiako Udalak Becker eremuan aparkaleku bat egokitu du. Becker enpresarekin lortutako hitzarmen baten bidez, enpresak eremua egokitu eta urbanizatu du hainbat aparkaleku plaza ezarriz. Horietako batzuk kamioientzat dira. Izan ere, lantegira etortzen diren kamioiek orain arte ez zuten beharrezko baldintzetan geratzeko lekurik enpresaren inguruan. Hemendik aurrera leku egoki bat izango dute eta bestelako ibilgailuak aparkatzeko plazak ere baditu eremuak.